Trenari buruzko erakusketa eta liburua

Anboto 2007ko mai. 10a, 12:53

Trenak Durangon izandako historia jasotzen duen liburua osatu du Juanjo Olaizolak.

Trenak Durangon izandako historia jasotzen duen liburua osatu du Juanjo Olaizolak.

Egileak berak aurkezpenean aitortu zuenez, urtemugaren aitzakiagatik ez balitz, zakarrontzian bukatuko luketen hainbat dokumentu batu ditu. Trenbidearen 125 urte Durangon - Bilbo eta Donostia arteko trenbidea deitu duten liburuan jasotakoan oinarrituta, erakusketa ere inauguratu dute, aste honetan, Landako Erakustazokan. Urteetan ateratako argakiak, dokumentuak eta objektuak biltzen ditu erakusketak. Aurkezpenean, Euskadin trenaren historia Durangorekin oso lotuta egon  dela nabarmendu dute ordezkari politikoek. Horien artean, Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburua ere izan zen Landako erakusketa bisitatzen, eta Durangok oraindik ere Euskadiko trenaren bihotza izaten jarraitzen duela adierazi zuen.

Erakusketa eta liburu horrekin hasiko dituzte urte guztian zehar urtemuga dela-eta antolatutako ekitaldiak. Ekainean, antzinakoen moduko lurrun-trenetan bidaiak antolatuko dituztela aurreratu dute, eta Orfeoiak ere 125 urte betetzen dituela kontuan izango dutela. Inaugurazioan oso presente egon zen Abiadura Handiko Trenaren proiektua ere, kalean haren kontrako jarrera adierazteko batu baitziren hainbat lagun. Erakustazokan, berriz, etorkizuneko trena eraikitzeko iraganekoa kontuan izatearen garrantzia nabarmendu zuten.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!