Aro Modernoa izango dute gai

Anboto 2007ko mai. 3a, 13:03

Atzo ekin zioten zortzigarren edizioari, eta datozen bi eguenetan izango diren hitzaldietara gonbidatu nahi izan dute jende guztia asteon. Aro modernoko ondarea izango dute gai nagusi.

Atzo ekin zioten zortzigarren edizioari, eta datozen bi eguenetan izango diren hitzaldietara gonbidatu nahi izan dute jende guztia asteon. Aro modernoko ondarea izango dute gai nagusi.

Aurreratu digutenez, hitzaldiak gai interesgarriei buruzkoak izateaz gainera, entretenigarriak izango dira. Lehenengo edizioan, historia-aurreari buruzko jardunaldiekin, historian zehar hasi zuten bidean, beste pauso bat emango dute aurten: Aro Modernoa baitute aurten helmuga. Zehatzago esanda, XVI. eta XVIII. mendeetako Durangaldeko gizartearen hainbat alderdi eta jarduera landuko dituzte.

Andra Mariko erretaulari buruzko berbaldia eman zuen atzo Dolores del Monte artearen historialariak. Hain zuzen, ikuspegi anitzetik begiratu nahi dutelako historia jardunaldiotan.
Datozen hiru asteetan, maiatzaren 10, 17 eta 24an ere, iluntzeko 19:30ean izango dute hitzordua hurbileko historian sakondu nahi duten guztiek. Euskal baserrien historia ezagututa, nekazal mundura begira jarriko dira, eta Alberto Santana Ezkerraren azalpenak entzungo dituzte. Historia eta arkeologia dira jardunaldiotan protagonistak, eta profesionalen esperientzia konkretuei buruzko informazioa ere jasoko dute, esaterako, maiatzaren 24an, Quiros arkeologia irakaslearen hitzaldira hurreratzen direnek. Izan ere, Durangoko Lariz Dorrean egin duten lanari buruzko zehaztasunak emango dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!