DRTk helburuak bete ditu nagusien mailan

Anboto 2007ko api. 27a, 11:36

Durango Rugby Taldeko nagusiek bukatu dute Liga. Azken jardunaldian galdu egin zuten Hernaniren aurka, kanpoan (24-14). Mailari eustea zuten helburu eta hori malgutasunez lortu dute, azkenera arte sufritu beharrik gabe.

Durango Rugby Taldeko nagusiek bukatu dute Liga. Azken jardunaldian galdu egin zuten Hernaniren aurka, kanpoan (24-14). Mailari eustea zuten helburu eta hori malgutasunez lortu dute, azkenera arte sufritu beharrik gabe.

Azken hiru partidak jaisteko beldurrik gabe jokatu dituzte: “Eta hori guztia atzerritarrik gabe. Gernika gure atzetik zihoan lehen iztulian, eta fitxaketak egin ditu zulotik irteteko. Gure parean amaitu du. Guk etxeko jendearekin lortu dugu”, pozten da Joan Manuel Iriondo “Txapo” taldeko lehendakaria.

Azken jardunaldiak gazteei aukerak emateko aprobetxatu dituzte. Hain zuzen ere, gazte mailako jokalari bik jokatu dute nagusiekin, “errendimendu ona eskainiz”, Iriondoren esanetan.

Kopa jardunaldia

Bigarren taldea, berriz, Euskadiko Kopan buru-belarri murgilduta dago. Orain arte, partida bi galdu dituzte eta bat irabazi dute. Bihar, 17:00etan, Mungiako Atxurizubi zelaian jokatuko dute laugarren partida: “Irabaztea dugu helburu. Nagusiek Liga amaitu dutenez, minutu gutxien jokatu dituzten jokalariak gurekin eramango ditugu eta taldearen mailak gora egingo du. Beraz, irabaztera goaz”, dio Gotzon Gomez taldeko entrenatzaileak.

Ondoren, Getxoren (21 urtez azpiko taldea), Arratiko Zekorr-ak-en eta Gernikaren kontrako partidak geratuko zaizkie.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!