Sasikoak ez du burua makurtzeko astirik

Anboto 2007ko api. 26a, 14:02

Joan zen astean, kolpe gogorra jaso zuen Sasikoak. Etxean 3-8 galdu zuen Burlataren aurka. Sailkapenean bien artean dagoen aldea garbi islatu zen zelaian. Erraz galdu zuten, bai; ondorioz, salbatzeko aukera beltzago ikusi zuten; egia da hori ere. Baina partida hura joan zen. Sasikoak ez du burua makurtzeko astirik. Azkenaurreko dira, hiru jaitsiko eta azken laugarrenak promozioa jokatuko duen Ligan, baina bere aurretik hiru talde ditu bi punturen barruan. Alde hori jateko hiru final geratzen dira.

Sasikoa ezinean ari da Liga osoan zehar. Zulotik aterako zituen emaitza bolada onik ez da iritsi. Hala ere, oraindik salbazioa posible da. Ez dituzte gauzak ondo egin? Beste batzuek ere ez. Maila gogorregia egiten ari zaiela? Beste batzuk ere larri dabiltza. Kontua da, 27 jardunalditan zazpi partida bakarrik irabazi arren, salbazio esku puntekin ukitu dezaketela. Alegia, durangarrek joko maila ez dute zertan ikaragarri hobetu mailari eusteko (bestela galduta geundeke). Lortu beharrekoa honako hau da: ahulenen eta txarrenen multzoan, gauzak ondoen egiten dituen taldea izatea; txarretan onena izatea.

Asteburuan eta Ligako azken partidan sailkapeneko erdialdean, ez gora ez behera, dauden taldeen (Ansar, Arnedo) aurka jokatuko dute. Tartean, Soloarteren aurkako partida erabakigarria dute. Soloarte puntu bakarrera dago. Irabazita gainditu egingo lituzkete. Xotak –azken laugarrenak– Ibarra eta Sestaoren aurka jokatu behar du oraindik. Hauek goiko postuetan daude. Sanzek, berriz, Burlata eta Soloarte gainditu behar ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!