Zelaian falta den emozioa zaleen artean sortu behar

Anboto 2007ko api. 26a, 14:00

Erdibidean egotea baino gauza aspergarriagorik! “Itolarrian izatea baino hobe da hori”, esango dute gehienek. Hori egia da, baina batak ez du bestea kentzen. Arrazoi bategatik edo besteagatik, emoziorik gabeko Liga amaiera biziko du Kulturalak. Jomugan helburu orokorrik ez dutenez, partidaz partida joan eta, etxekoetan batik bat, zaleak gustura uztea izango da erronka nagusia; sailkapenean falta den emozioa, harmailetara eramatea, hain zuzen.

Horretarako, berez elkarrekiko oso ezberdinak diren jarrera bi, lasaitasuna eta grina, egoki uztartzean dago gakoa. Lasaitasuna badute, logikak ez ezik, matematikak ere Kulturalak maila ziurtatuta duela baitio. Hori aldeko arma moduan aprobetxatu behar dute: konfiantza handiagoagorekin, ausartago eta baloia erabiliz jokatzeko. Ekidin beharrekoa erlaxazioa da.

Grina aurkitzea zailagoa da, egungo egoeran, bilatu beharreko zerbait baita. Tabiran batzen diren ehunka zaleek lehenengo itzulian pasatako estuasunetan bada nahikoa arrazoi, kalteordain moduan planteaturik, Liga amaiera duin baten borrokan jokalariak motibatzeko.

Liga amaitzeko bost jardunaldi falta dira eta Kulturalak partida bi jokatuko ditu etxean: Elgoibar eta Amorebietaren aurka. Bietatik Amorebietaren aurkakoa da lehiarik erakargarriena; derbi usaina duelako, batetik, eta zornotzarrak mailako oilarretako batzuk direlako, bestetik. Gernikaren aurkako asteburuko partida ere gustagarria da.

Arerio horien aurka, Santutxuren kontra erakutsitakoa baino gehiago egin behar dute. Irabazteko beharrezkoa egin zuten doi-doi (1-0), santutxuarren nahi eta ezina aprobetxatuz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!