Amaia Frontaura durangarra urrezko domina birekin itzuli da Australiako Adelaidan hirian jokatu diren Suhiltzaileen eta Udaltzainen Olinpiadetatik. Domina biak karatean atera ditu: banakako kumitean bata, eta taldekako kumitean bestea. Azken hori, Errusiako emakume birekin batera hirukoa osatuz lortu du.
Olinpiadetan parte hartzen duen hirugarren aldia izan da. Aurretik Quebecen (urrezko domina bi eta zilarrezko bat irabazi zituen) eta Bartzelonan (urrezko bat) izana da.
Frontauraren esanetan, “lehiakortasuna handiagoa izan da”. Izan erem “arte martzialekiko tradizio handia dagoen herrialdeetatik hurbilago geunden –Japonetik eta Malasiatik, esaterako–, eta arerioak ondo prestaturik zeudela nabaritu dut”.