Kulturala gidatuko duenik ez da agertu

Anboto 2007ko api. 20a, 12:28

Datorren denboralditik aurrera Kulturaleko lehendakari kargua hartuko duen norbait bilatu guran, martitzenean, bazkideen batzarra egin zen Maristetan. Ez zen hautagairik agertu: “Bi-hiru lagunek ahal zutenean laguntzeko konpromisoa hartu zuten, baina lehendakari izateko ez zen inor agertu”, Fernan Bilbao orain arteko lehendakariaren berbetan. Ondorioz, maiatzaren 22rako, martitzena (Maristetan, 19:30ean), beste batzar bat deitu dute.

Batzarrak berak ere ez zuen zuzendaritza batzordeak nahi adinako erantzunik izan. 880 bazkide zeuden deituta eta 44 agertu ziren.

Zuzendaritza Batzordea bere aldetik lanean aritu da ordezko lagun bat bilatu nahian. Bazuten izen bat, baina orain ez du lehendakari karguak eskatzen dituen erantzukizunak betetzeko modurik: “Lanak eraginda, Euskal Herritik kanpora askotan bidaiatuko du. Beraz, ez duela behar beste denbora izango esan zigun”. Zuzendaritza batzordeko inor ere ez dago, gaur egun, datozen urteetako erantzukizun hori hartzeko prest.

Beraz, orain egoera ez aurrera ez atzera dago. “Ez du itxura onik”, Bilbaok onartzen duenez. Zera dio: “Berriz ere dei egiten diegu bazkideei eta Kulturala maite duten guztiei, euren hautagaitza aurkezteko edo maiatzeko batzarrera joateko”.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!