Ligako azken txanpari lasaiago ekiteko moduan da Tabirako

Anboto 2007ko api. 20a, 12:26

Azken aste bietako garaipenek lasaitasuna ekarri dute emakumeen taldera. Erreskan lau partida galduta, beheko zulora hurbiltzen ari zen Tabirako. Horregatik, Loiolaren eta Sallekoren aurkako garaipenek balio handia dute. Orain, Atletico San Sebastiani behar gorririk gabe bisita egiteko moduan dira. Gaitzerdi, Donostian ia ezinezkoa baita ezer positiborik ateratzea.

Biak ere justuan lortutako garaipenak izan dira, baina berdin-berdin balio dute. Loiolaren aurkako emaitza (64-66) espero zitekeen. Salleko azken sailkatuaren kontra, aldiz, uste baino gehiago sufritu zuten (68-64). Azken unera arte, borrokatu egin behar izan zuten durangarrek.

Tabirakok nabarmen egin du gora sailkapenean. Orain, hamargarren daude, jaitsiera postuetatik hiru partidara eta salbazio matematikoa hurbil dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!