Fermin Muguruza Durangoko Plateruena Antzokian, bihar

Anboto 2007ko api. 19a, 12:04

Hiru urtean eszenatokiak zapaldu eta berauetan saltorik egin eta izerdirik bat ere bota gabe egon ondoren bueltatu da Fermin Muguruza oholtzetara.

Hiru urtean eszenatokiak zapaldu eta berauetan saltorik egin eta izerdirik bat ere bota gabe egon ondoren bueltatu da Fermin Muguruza oholtzetara.

Hain zuzen ere, 20 urte baino gehiagoan eta talde zein musika estilo desberdinekin bete dituen eszenatokietara zein berrietara bueltatu da. Bira bati ekin dio: 2007 Talka tour deitu duena, munduko hainbat kontinente eta herritara eramango du Irunen jaiotako musikariak, Euskal Herria Jamaika Clash diskoaren aurkezpenerako antolatutako bira dela-eta.

Musikak uztartzen, batzen eta aberasten egin du bere ibilbide luzea Fermin Muguruzak. Euskara ikasten zebilenean bezalaxe, orain ere gauza asko ditu esateko, eta beste hainbat salatzeko. Uztartzeari doakionez, egin duen diskorik osoena egin du: Euskal Herria Jamaika Clash. 13 musikari aritzen dira oholtza gainean; Jamaika eta Kubatik etorritakoak, besteak beste. Euskal Herria eta Jamaika bezalako lekuek eta bertako bizilagunek, bereizten dituztenak baino, batzen dituzten ezaugarriak dituztelako, bere esanetan. Azaroan Barakaldoko BECen emandako kontzertu jendetsuan erakutsi zuten musikari euskaldun eta jamaikarrek bien nahasketaren aberastasuna.
Plateruena antzokia leku intimoa egingo zaion arren, milaka bilakatuko dira, zalantza barik, Plateruenean batutakoak gaur gaueko kontzertuan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!