Tabirakok aukera ona du mamuak uxatzeko

Anboto 2007ko api. 12a, 17:08

Tabirakok jaitsiera postuetatik aldentzeko aukera paregabea du zapatuan, Salleko azken sailkatuaren aurka. Liga amaitzeko bost jardunaldi falta direnean, durangarrek hiru garaipenera dute infernua. Bihar irabazita, salbaziorako pausu erraldoia emango lukete. Galduz gero, berriz, UPV Alava partida bira jarri dakieke, averagea arabarren aldekoa izanik. Gainera, hurrengo lehia Atletico San Sebastian ahaltsuaren kontra dute; 25 neurketa jokatu eta guztiak irabazi dituzte, gehienetan, arerioak jipoituz. Beraz, Tabirakok ezin du etzi hutsik egin.

Teorian, biharkoak joan zen asteburukoak baino partida errazagoa eta lasaiagoa behar luke.Argazkia: Judit Fernandez Tabirako ozeano erdian galduta dagoen txaluparen paperean joan zen Deustura. Azken aldian iparra aurkitu ezinik zebiltzan, erreskan lau partida galduta; ez zirudien itsasertzera iristeko ahalmenik zutenik. Gainera, zerumugan ekaitza nabari zen. Deustuarrek, etxean jokatzen zutela aprobetxatuz, txalupa astindu nahi zuten, hondoratuko ez bazuten ere, gutxienez, kaltetuta utziz.

Durangarrak patuak eta kastak salbatu zituen arriskutik. Partida amaitzeko hiru minuturen faltan, zortzi puntu atzetik zeuden. Defentsa kantxa osora zabalduz, baloiak errekuperatu eta norgehiagokari buelta eman zioten. Hortxe kasta. Hiru segundoren faltan partida berdinduta zegoen eta jabetza durangarrena zen. Amaia Huertaren hirukoak ez zuen uztaia ukitu ere egin, baina hantxe zegoen –probidentziaz edo– Ainara Bernaola, baloia jaso, negarrez saskiratu eta txalupa itsasargirantz begira jartzeko.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!