Maila galduta, Kopan jarri ditu itxaropenak Anbotopekok

Anboto 2007ko mar. 30a, 14:56

Anbotopekok ezin izan dio mailari eutsi eta, segurutik, Lehen Erregional Mailan jokatuko du datorren urtean. Jaitsiera eragozteko modu bakarra Kopa irabaztea da.

Anbotopekok ezin izan dio mailari eutsi eta, segurutik, Lehen Erregional Mailan jokatuko du datorren urtean. Jaitsiera eragozteko modu bakarra Kopa irabaztea da.

Jon Garzia entrenatzailearen esanetan, “talde laburra izan dugu, jokalari gutxirekin, eta, gainera, ezin izan dugu nahi beste aldiz entrenatu”. Hala ere, mailari eusteko aukerarik txikienari ere gogor heltzeko prest daude: “Kopa irabaztea zaila da, baina dugun dena emango dugu lortzeko”. Asteburuan, Pinturas Esteco taldearen aurka jokatuko dute etxean, Kopako lehen jardunaldian. Apirilaren 22an, berriz, Timshel taldea bisitatuko dute.

Bestalde, Zaldua-Julza igoera fasea jokatzen ari da Lehen Erregional Mailan. Fasea amaitzeko bederatzi jardunaldi falta direnean, azken aurreko dira bi garaipenekin. Zaldibartarrek zail dute igoera. Etzi Boskozaleak-en aurka jokatuko dute Barakaldon.


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!