Alizia Romero Patagonian da, Green Cup duatloian parte hartzeko

Anboto 2007ko mar. 30a, 14:43

Durangoko Udaleko Berdintasun Sailak lagunduta, Alizia Romero atleta durangarrak Argentinarako bidea hartu zuen martitzenean, etzi Patagonian (San Martin de los Andes) jokatuko den Green Cup-eko Munduko Txapelketan parte hartzeko. Oraintsu, Puertollanosen izen bereko Europako Txapelketa irabazita, podiumera igotzeko esperantzarekin doa.

Durangoko Udaleko Berdintasun Sailak lagunduta, Alizia Romero atleta durangarrak Argentinarako bidea hartu zuen martitzenean, etzi Patagonian (San Martin de los Andes) jokatuko den Green Cup-eko Munduko Txapelketan parte hartzeko. Oraintsu, Puertollanosen izen bereko Europako Txapelketa irabazita, podiumera igotzeko esperantzarekin doa.

Lasterketa hiru sektoretan banatuko da: 7,5 kilometroko tarte bi korrika eta 30 montain bike-ean.Alizia Romero, erdian Ibilbidea osatzeko hiru ordu inguru beharko dituela aurreikusten du Romerok. Horregatik, egunotan, Patagoniako altuerara girotzen eta ibilbidea aztertzen dabil, parte-hartzaile guztiek azpimarratzen duten gogortasunak ustekabean harrapatu ez dezan: “Europakoak baino zailtasun handiagoa du: kilometro gehiago egin behar dira, oxigeno falta igarri egin liteke… proba gogorra da”, azaldu zuen Romerok astelehenean udaletxean egindako aurkezpenean. Ibilbidea 1.000 metroko altueran dago, gutxienez. Gorengo koska 1.420 metrotan izango du, bizikletaz egin beharreko ibilbidearen erdibidean.

Gainera, zirkuituak beste berezitasun bi ere baditu. Batetik, bizikleta-ibilbideak igoera eta jaitsiera bakarra du; hau da, 15 kilometro jarraitu igoko dituzte lehenengo, eta 15 jaitsi ondoren. Bestetik, bidean hartxintxar lodia izango da zati askotan, atleten jarduna deseroso eginez: “Asfaltoa aurkitzea luxua da”, zehaztu zuen Maria de Diego Zirkuitu Nazionaleko Zuzendari Teknikoak.



"Indarrak neurtzen jakin behar da"

Erronka gogorra eta ezezaguna dauka aurrean. Patagoniako Green Cup-eko Munduko Txapelketan parte hartzen duen lehenengo aldia izango du, domekan. Galdera asko eta erantzun gutxi ditu. Lasterketa amaitzean argituko zaizkio dudak. Hala ere, animoso eta podiuma zapaltzeko esperantzaz dago. Ea horrela den.

Ibilbidea ezagutzen duzu?

Bat ere ez. Horregatik, egun batzuk lehenago etorri gara. Hiru egunetan ibilbidea aztertzeko denbora izan dut. Korrika egitekoak ez nau hainbeste arduratzen, eta bizikletaz egin beharreko tramuari ipini diot harretarik handiena; azkarrago egin behar izaten da, eta gutxien uste duzunean bihurgune gaiztoak etorri litezke. Beraz, zati hori aurretik probatzeak baditu bere abantailak.

Nola planifikatu duzu lasterketa? Non egon liteke gakoa?
Nire espezialitate nagusia korrika egitea da. Bizikletarekin ez nago hain ohituta. Beraz, nire aukerak lehen eta azken tramuan baliatu beharko ditut. Dena dela, oso ibilbide luze eta gogorra da, eta ez dago hasieratik dena ematen irteterik. Indarrak neurtzen jakin behar da.

Altuera ere kontuan hartzeko faktorea izango da.
Bai, jakina. Lasterketa honetan dena hartu behar da kontutan. Bizikletan arazoren bat izanez gero, ezin dizu inork lagundu, eta zorte txarrak aukerarik gabe utzi zaitzake.

Aurten, zer beste txapelketetan parte hartuko duzu?
Mendi lasterketetako Euskadiko eta Espainiako txapelketetan parte hartuko dut. Arlo bereko Munduko Kopa ere jokatuko da eta, ondobidean, han izango naz.



Patagoniako Green Cupeko irudi batzuk


Patagonia2.JPG Patagonia3.JPG Patagonia4.JPG

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!