Gogortasuna eta ikuskizuna batuz, Durangoko I. Duatloia korrituko da zapatuan

Anboto 2007ko mar. 29a, 19:28

Zapatuan, Euskadiko zirkuituaren barruan puntuagarria den duatloia jokatuko da Durangon. Gisa horretako lehena da eskualdean. Korrikarako tarteak kalerik kale izango dira, eta, bizikletaz osatu beharrekoak Miotaraino eramango ditu parte-hartzaileak. Antolatzaileek ahalegin berezia egin dute –gainerako duatloi gehienetan ez bezala– gurpil gaineko ibilbide exijentea osatzeko. 250 atleta inguruk eman dute izena.

Zapatuan, Euskadiko zirkuituaren barruan puntuagarria den duatloia jokatuko da Durangon. Gisa horretako lehena da eskualdean. Korrikarako tarteak kalerik kale izango dira, eta, bizikletaz osatu beharrekoak Miotaraino eramango ditu parte-hartzaileak. Antolatzaileek ahalegin berezia egin dute –gainerako duatloi gehienetan ez bezala– gurpil gaineko ibilbide exijentea osatzeko. 250 atleta inguruk eman dute izena.

Urrian, San Fausto jaien harira, duatloi herrikoia antolatu zuen Mugarra Triatloi Taldeak. AldiBizikletan 40 km egin beharko dituzte hartako erantzun onak animatuta, Federazioari Durango Euskadiko zirkuituaren barruan sartzeko proposatu zioten. Eskualdean kirol mota horrek jarraitzaile ugari du, eta baietzak ez zituen ezustean harrapatu. Harrezkero, detailerik txikiena lotu arteko lan nekagarria hasi zen: “Baina horrela behar du. Duatloi batzuk antolaketa aldetik eskasak izaten dira, eta, guk, behin antolatzen hasita, gauzak ondo egin nahi genituen. Erdipurdi uztekotan, nahiago genuen ezertan ez hasi”, Serafin Bereziartua Mugarra taldeko kidearen esanetan. Helburua, aurten berritasuna dena “urteroko hitzordu” bilakatzea da: “Durangaldean modalitate honekiko afizioa badago eta gisa honetako lasterketa finko bat izatea merezi duela uste dugu”.

Duatloiaren lotura-puntua Ezkurdi izango da. Hantxe hasi eta bukatuko da lasterketa. Boxesak plaza ondotik doan arkupean jarriko dituzte, luzetara . Aldagelak Jai-Alai frontoian izango dira eta sari banaketa parkeko kioskoan egingo dute. Parte-hartzaileak 15:30ean hasiko dira lanean. Lehen tarteak –korrika bete beharrekoak–, ia 10 kilometroko luzera du. Durango inguratuz Orozketara joan-etorria egin ondoren, azken hiru kilometroak herri barrutik egingo dituzte, alde zaharrean barrena.

Bizikleta-ibilbidea, gogorrena

Bigarren tarteak bizikletaz egin beharreko 40 kilometro aurreikusten ditu. Hanka bolak ondo kargatzeko moduko ibilbidea osatu dute: “Inguruko duatloi gehienetan bizikletaz egin beharreko kilometroak lauak dira. Espezialista ez direnek, taldetxo batean sartu eta gurpila jarraitzen dute. Ibilbideak ez ditu behartzen. Guk hori aldatu egin nahi izan dugu, eta bizikletako tramua gogorra egingo zaio askori. Lasterketa irabazi nahi duenak, bi eremuetan, korrikan zein errodatzen, ongi ibili beharko du”, ziurtatu digu Bereziartuak.

Azkenik, helmuga zeharkatu baino lehenago, berriro korrika ariko dira, 2,5 kilometroan eta herri barruan: “Duatloia antolatzeko garaian, gure helburuetako bat lasterketaren zati bat, behinik behin, erdigunera eramatea izan da; herritarrei gerturatzea, ikuskizunaz gozatzeko aukera izan dezaten”. Tabiratik itzulia egin ondoren, Kalebarriatik, Goienkaletik eta Barrenkaletik pasatuko dira, alde zaharra lasterkariz betez. Itzuli hori birritan egin beharko dute. Hiru ibilbideak batuta, berriz, ia 52 kilometro egin beharko dituzte duatloilariek.

Lasterketak sei kategoria ditu: juniorrra, 23 urtez azpikoa, nagusiena, beteranoena, lokala eta taldekakoa. Beteranoena hiru azpi-multzotan banatuko da. Faboritoen zerrenda zabala da; nagusietan, Mikel Elgezabal gernikarra da faborito nagusietakoa.


IBILBIDEA


Lehen tramua; korrika 9,6 kilometro:
Ezkurditik irten, Orozketara joan-etorria eta Durangoko kaleetan zehar itzuli bat.

Bigarren Tramua; bizikletan 40,2 kilometro:
Ezkurdi, Abadiño-Zelaieta, Axpe, Elorrioko sahiesbidea, Betsaide kalea, Miota, Berriz, Iurreta, Arriandi, buelta erdi Durangora, Gasteizeranzko sahiesbidea, Gasteiz kalea, Ezkurdi.

Hirugarren tramua; korrika 5 kilometro:
Ezkurdi, Kurutziaga, Antxo Estegiz, Tabiratik buelta, Kalebarria, Goienkale, Barrenkale (bi itzuli).

Kategoriak:
- Nagusiak.
- Juniorrak.
- 23 urtez azpikoak.
- Beteranoak.
- Lokala.
- Taldekakoa.

SARIAK

Nagusiak (gizonezkoak):
1- 300 euro, txapela, eta oroigarria.
2- 150 euro eta oroigarria.
3- 75 euro eta oroigarria.

Nagusiak (emakumezkoak):
1- 300 euro, txapela, eta oroigarria.
2- 150 euro eta oroigarria.
3- 75 euro eta oroigarria.

Juniorrak, beteranoak, taldekakoak, lokalak (gizonezkoak eta emakumezkoak):
1- Oroigarria














ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!