Ipar Uribe nagusi Durangon

Anboto 2007ko mar. 26a, 11:17

Bertsolari gazteak eskualdeka lehiatzen diren lehiaketaren finala lehenengoz egin da aurten Bilbotik kanpo, Plateruena Antzokian hain justu. Durangaldea finaletik kanpo geratu zen, eta Ipar Uribe nagusitu da.

Ipar Uribe eta Busturialdea aritu ziren lehian Plateruenako finalean, eta Ipar Uribe nagusitu. Busturialdeari 10 puntutik gorako aldea atera zion. Durangaldeko bertsolaririk finalean ez zen egon, baina sari bat eskualdean geratu zen, izan ere, bizkaiera onenaren sari eman baitzioten Eñaut Uruburu abadiñar gazteari.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!