Derbi borrokatua eta gol askokoa jokatu zuten Dantxarik eta Mendibeltzek. Bisitariak ziren faborito, baina etxekoak nagusitu ziren (4-3). Behar handiena zuenak galdu egin zuen. Dantxarik ohorea eta derbia irabazteak ematen duen poza zuen jokoan. Mendibeltzek, berriz, hiru puntuak beharrezko zituen goiko postuetako lorratza ez galtzeko. Ez zen posible izan. Gainera, bere aurretik zeuden talde guztiek irabazi zuten, Bilboplastikek izan ezik. Hauen partida bertan behera geratu zen. Beraz, zapatuan (16:00, Landako kirolgunea), etxean eta Iturritxuren aurka, galdutako bidea berreskuratzeari ekin beharko diote.
Beste noizbait ere aipatu dugu Bigarren Erreginal Maila bitan zatituta dagoela. Lehen zazpirak
bederatzi punturen barruan daude. Zazpigarrenetik zortzigarrenera, berriz, 19 puntuko aldea dago. Mendibeltz da, hain zuzen ere, goiko multzoa ixten duena.
Dantxarik beste derbi bat du domekan (10:30, Tabira pabiloian), Durangoren aurka. Irabaziz gero, durangarrak harrapatuko lituzkete sailkapenean.
Bestalde, Abadiñoko bi taldeak ederki dabiltza. Abadiñoko Lagunak Beseka liderrarengandik puntu bakarrera dago. Bihar ezin dute hutsik egin, Biharko Gizonak azken sailkatuaren aurka. Gaztetxie lidertzatik bost puntura dago. Etxean Inter Sport jasoko dute.