Durangoko lehen duatloian izena emateko epea, hilaren 29ra arte dago zabalik

Anboto 2007ko mar. 22a, 13:57

Federatuek hilaren 29ra arte dute Mugarra Triatloi Taldeak antolatuko duen Durangoko I. Duatloian izena emateko epea. Izen-ematea Triatloiko Euskal Federazioko web orrian bakarrik egin daiteke (www.triatloi.org). Kuota 15 eurokoa da.

Duatloia martxoaren 31n jokatuko da. Sei kategoria aurreikusi dira: juniorra, 23 urtez azpikoa, nagusia, beteranoa I, beteranoa II, beteranoa III, lokala (Durango) eta taldeak (gizon zein emakumezkoak).

Boxesak 13:00etan ireki eta 15:15ean itxiko dira. Beharrezkoa izango da lizentzia edo Nortasun Agiri Nazionala aurkeztea.  Lasterketa 15:30ean hasiko da; 19:30 arte jarri dute denbora-tarte muga.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!