Dario de Regoyosek margoztutako Pinondo

Anboto 2007ko mar. 22a, 12:48

Martxoaren 22an ipini dute, lehenengoz, hala gura duten guztientzako ikusgai, Dario de Regoyosen Durangoko kalea izeneko koadroa. Bi hilabetean izango da Durangoko Arte eta Historia Museoan.

Martxoaren 22an ipini dute, lehenengoz, hala gura duten guztientzako ikusgai, Dario de Regoyosen Durangoko kalea izeneko koadroa. Bi hilabetean izango da Durangoko Arte eta Historia Museoan. Izan ere, BBKren jabetzakoa da ahotan darabilgun koadroa, eta maileguan utzi dute denbora tarte baterako. Koadroaren aurkezpenean nabermendu gura izan dutenez, margolari asturiarrak harreman oso berezia izan zuen Durangorekin, eta hura jaio zela 150 urte betetzen direla-eta ekarri dute gure artera.

Aitatutako koadroaz aparte, beste hamabost edo hogei ere margoztu zituen Regoyosek, Durangon bizi izan zenean. Azaldu digutenez, emaztea Santa Agedako zoroetxean ingresatua izan zuenean bizi izan zen hemen. Artekalen izan ei zuen bere bizilekua, eta bere etxea izan zenetik ikusi zitezkeen inguruak ere margoztu zituen.

1857an jaiotako margolaria inpresionisten korrontekoa izan zen. Eta joera horretakoek ohi zutenez, paisaje berdinak eguneko momentu desberdinetan margozten zituen; argi desberdinarekin jolastuz, eta argiarekin esperimentatuz. Durangoko bizimodua eta paisajeak Dario de Regoyosen lanean jasoak izan ziren, eta Durangoko alkateak aurkezpenean esan duenez, bere lan guztiak benetan liluragarriak dira. Ziarrustaren esanetan, baina, guztietan ederrena Pinondoko paisajea margotzen duena da. Bertan, gaur egun desagertuta dagoen palazio barrokoa ikusi daiteeke, eta egun Museoa bera hartzen duen Etxezarreta jauregia ere somatu daiteke. Paiasaje horren barruan ageri den neskatila, gainera, Isabel da; Regoyosen alaba nagusia. Koadroa 1905ekoa da, eta alde horretatik ere badu balio erantsia.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!