Bertsioak entzuteko Plateruena beteko da asteburu honetan ere

Anboto 2007ko mar. 15a, 12:47

Durangaldeko 25 musika taldeko musikarien ekimenez sortutako bi ostiraleko jaialdiaren azkenengoa da asteburu honetakoa.

Durangaldeko 25 musika taldeko musikarien ekimenez sortutako bi ostiraleko jaialdiaren azkenengoa da asteburu honetakoa.

Eskualdeko musikarien arteko harremanak hobetzeko asmoz sortutakoak, lortu du oraingoz lehenengo helburua: jairako gogoz dagoen jendea Plateruenean batzea asteburu bitan. Gau bietan bigarrena hurreratuta, Greatest Hits aurkeztu zuteneko berbak dakartzagu gogora: jaialdi honetan elkartutako eskualdeko musika taldeen artean hemendik aurrera harremana sendoagoa izan dadin bidea egiten jarraitzea.

Lehenengo gauean, Queen talde mitikoa eta taldeko abeslariaren berpizkundea izan ziren arrakastatsuenetarikoak, baina gustu askotarako musika estilo eskaintza izan zen gau hartan. Bukatzeko, eta bide berria abiatzeko, Bad Religion, The Blues Brothers, Sepultura, The Kiss, Pantera, Michael Jackson eta AC/DC, besteak beste.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!