Durangaldeko bertsolaririk ez da egongo finalean

Anboto 2007ko mar. 15a, 12:38

Eguaztenean erabaki zen Bertsolari Gazteen XV. BBK sariketako aurtengo finalean Bizkaiko zeintzuk eskualde lehiatuko diren: Busturialdea eta Ipar Uribe.

Eguaztenean erabaki zen Bertsolari Gazteen XV. BBK sariketako aurtengo finalean Bizkaiko zeintzuk eskualde lehiatuko diren: Busturialdea eta Ipar Uribe izango dira Platerueneko finalean, martxoaren 23an.

Aspaldiko partez, Durangaldea ez da finalera ailegatu, oso gutxi falta izan zaio gainera, Ipar Uribek puntu erdiko aldea atera diolako. 18 urtera artekoetan eta epaileek emandako puntuetan oinarrituta, Durangaldea gailendu da, 24 urtera artekoetan, aldiz, Ipar Uribe gailendu da. Bilbotik kanpo finala lehenengoz: Durangon, eta eskualdeko bertsolaririk ez oholtzan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!