Larrasoloetak igoera lortu du, espero zen lez

Anboto 2007ko mar. 15a, 12:16

Larrasoloeta xake taldea Euskal Ligako Lehen Mailan ariko da datorren denboraldian. Azken jardunaldian igoera lortzeko matematikoki behar zituen bi puntuak lortu zituzten, Erandioren aurka. Ez zen sorpresarik izan.

Larrasoloeta xake taldea Euskal Ligako Lehen Mailan ariko da datorren denboraldian. Azken jardunaldian igoera lortzeko matematikoki behar zituen bi puntuak lortu zituzten, Erandioren aurka. Ez zen sorpresarik izan.

kuidatuta. Atzetik, zaldi beltz bat abiadura bizian zetorren, burua tente eta apatxak zorrotz, hutsik txikiena baliatzeko prest. Zaldi Baltzak Barakaldoren aurka jokoan zeuden lau puntuak batu zituen. Durangarrak, ordea, helmugatik oso gertu zeuden; pausu bakarrera zuten igoera. Horrela, erakustaldi ikaragarririk gabe, beharrezko puntu biak eskuratuz, Bizkaiko errege bihurtu ziren. Elorriarrak puntu erdira soilik geratu dira.

Aipagarria da eskualdeko bi taldeen lana. Hogei puntutik pasatu diren bakarrak izan dira (21,5 Larrasoloetak, eta 21 Zaldi Baltzek) eta partida bana besterik ez dute galdu denboraldi osoan (Balmasedaren aurka durangarrek, eta Zornotzaren aurka elorriarrek). Horrez gainera, lehiaren bat 4-0 irabaztea lortu duten talde bakarrak ere izan dira.

Abadiñok amaiera lasaia

Abadiñok ere baditu pozik egoteko arrazoiak. Liga oso exijentean, etxeko mutilekin mailari eusteko balentria lortu du. Azken jardunaldia patxadan igaro zuten. Ia ezinezkoa zen azpiko laurek lehen lauren kontra irabazi eta Abadiño zuloan sartzea, eta ez zen horrelakorik gertatu. Fomento-Beraun, Oberena eta Rey Ardid taldeek galdu dute maila. Horiek utzitako lekua Zuri Baltzak, San Viatorrek eta Ruta de Europak beteko dute. Azken partidan, abadiñarrek bina berdindu zuten Arlutzen aurka. Liga Grosek irabazi du, Sestaoren aurretik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!