Kurutziagak Goiz Argi du arerio bakarra gorako borrokan

Anboto 2007ko mar. 15a, 12:13

Areto futboleko Lehen Erreginal Mailan, denboraldi bikaina osatzen ari da Kurutziaga. Durangarrak bigarren daude, igoera postuan, eta toki hori kendu diezaiokeen talde bakarra Goiz Argi da. Galdakoztarrak hirugarrenak dira, Kurutziagarekin puntuetara berdinduta: 44. Egoera erabat aldatu ezean, bi horien artean dago Atxure Bakiogaz batera (hamar puntu gorago doaz) Gorengo Mailara igoko den taldea. Izan ere, Joko Alai laugarren sailkatua zortzi puntura dute.

Durango gotorleku du Kurtziagak. Aurtengo denboraldian zazpi partida irabazi, bi berdindu eta bakarra galdu dute. Kanpoan ere uzta oparoa bildu dute: bost irabazi, sei berdindu eta bat galdu dute.

2007an ez dute partidarik galdu. Bata bestearen atzean hiru berdinketa lortu ondoren (Elorrioko Buskantza, Norton eta Gu Lagunaken aurka), segidako sei partidak nagusitasunez irabazi zituzten (Egartsuak, Arabella, Zorrotzako Tecnocasa, Bikaina Ondeo eta Mazustegi eta X3 Euskalglasen kontrakoak). Azken sei norgehiagoketan, 34 gol sartu eta zortzi besterik ez dituzte jaso.

Aste Santura arteko hiru partidak erabakigarriak izan daitezke. Etxean Joko Alai eta Pozgarriren aurka jokatuko du. Ondoren, atseden hartu aurretik, Goiz Argi bisitatuko dute: partida benetan garrantzitsua.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!