Igoera fasea lider moduan hasiko du Anbotopekok

Anboto 2007ko mar. 7a, 15:41

Anbotopeko saskibaloi taldeak igoera faseari ekingo dio zapatuan Txiki Askartzaren zelaian. Lehen faseko bi multzoetako hamar talde onenek (bakoitzetik bost) osatzen dute hautagaien zerrenda.

Anbotopeko saskibaloi taldeak igoera faseari ekingo dio zapatuan Txiki Askartzaren zelaian. Lehen faseko bi multzoetako hamar talde onenek (bakoitzetik bost) osatzen dute hautagaien zerrenda.

Multzokide izan diren taldeek ez dute elkarren aurka jokatuko. Lehen fasean emandako emaitzak mantenduko dira. Hori horrela, Anbotopekok lider moduan jokatuko du lehen partida. Aurretik, Balmasedaren, Romoko Ezkoraken, Galdakaoren eta Mungiaren aurkako lehietan sei garaipen eta porrot bi izan zituen.

Beraz, durangarrek Gorako fasean hamar partida jokatuko dituzte, honako bost taldeen aurka: Txiki Askartza, Muskiz, Patronato, Escolapios eta Pub Volantin Marrazoak. Azken hau da, hain zuzen, Anbotopekok fasea hasi aurretik duen garaipenen marka berdintzen duen talde bakarra. Gainera, ligako azken partida talde horrexen aurka jokatuko dute maiatzaren 26an.

Durangarrak punturik gehien sartu duten taldea dira (635), baina baita laugarren gehien jaso dutenak ere (588).
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!