Jon Mikel Rodriguezen omenaldian hitzaldia eskainiko du 'Pepu' Hernandezek

Anboto 2007ko mar. 7a, 15:39

Martitzenean Jon Mikel Rodriguez Tabirakoko entrenatzaile izana gogoratuz, omenaldi ekitaldia egingo dute San Agustin Kultur Gunean, 19:30etik aurrera. Lehenengo zatian Jon Mikel gogoratuko du Tabirako saskibaloi taldeak. Ondoren, 'Pepu' Hernandez entrenatzaileak formazio taldeen gaineko hitzaldia eskainiko du.

Martitzenean Jon Mikel Rodriguez Tabirakoko entrenatzaile izana gogoratuz, omenaldi ekitaldia egingo dute San Agustin Kultur Gunean, 19:30etik aurrera. Lehenengo zatian Jon Mikel gogoratuko du Tabirako saskibaloi taldeak.

Ondoren, ‘Pepu’ Hernandez, Japonian Espainiako selekzioarekin munduko txapeldun geratu den entrenatzaileak, hitzaldia eskainiko du formazioko taldeen gainean. Hernandez urte askoan izan da ACBn harrobia gehien zaintzen duen Estudiantes taldeko entrenatzailea, eta inork baino hobeto ezagutzen du ildo horretako taldeen barne funtzionamendua. Orduerdiko hitzaldiaren ondoren, aurrez gonbidapena hartuta bertaratu diren ikus-entzuleen galderak erantzungo ditu Hernandezek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!