Irabazteak bakarrik balio dio Sasikoari

Anboto 2007ko mar. 2a, 13:37

Sasikoak Candensaren etxean jokatuko du asteburuan. Azken aurrekoa seigarrenaren aurka. Ez da zelairik aproposena puntuak urratzeko, baina Sasikoak zulotik irten nahi badu ez du beste irtenbiderik: irabazi ala irabazi.

Halaxe uste du Aitor Olivares taldeko jokalariak ere: “Beste egoera batean berdinketa ona litzateke, baina, gauden moduan, ez digu balio. Irabaztera irtengo dugu”.

Sailkapenaren beheko aldea gori-gori dago. Azken laurak (C. Saenz, Soloarte, Sasikoa eta Muriedas) puntu biren barruan daude, eta hiru jaitsiko dira.

Bestalde, Elorrioko Buskantza ere behean dago, Nazional B Mailan (azken laugarren). Asteburuan Orioren aurka jokatuko du. Arerio gogorra da, baina bere atzetik dagoen Beti Arinek Santurtzi liderra jasoko du. Sorpresarik ezean, jaitsiera postuetatik kanpo mantenduko dira.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!