Zaldi Baltza eta Larrasoloeta igoera lortzeko borrokan dira

Anboto 2007ko mar. 2a, 13:35

Bizkaiko Maila Gorena amaitzeko jardunaldi bi bakarrik falta direnean, Durangoko Larrasoloeta eta Elorrioko Zaldi Baltza xake taldeak sailkapeneko lehen postu bietan daude, hurrenez hurren. Euskal Ligara, ordea, talde bakarra igoko da.

Durangarrak liga hasierako helburuak betetzen ari dira. Lider daude 17 punturekin eta gorako hautagai nagusiak dira, gaur egun. Asteburuan Rey Ardid Cren kontra jokatuko dute kanpoan. Durangarrek erraz menderatu beharko lukete sailkapeneko azken aurreko taldea. Azken partida etxean jokatuko dute, Erandioren aurka (bosgarrena sailkapenean).

Zaldi Baltza egiten ari den txapelketa bikaina, ustekabekotzat jo dezakegu, helburu nagusi moduan mailari eustea baitzuten. Puntu bira bakarrik dute Larrasoloeta. Azkenengo konpromiso biak nahikoa zailak dituzte. Bihar Erandio bisitatuko dute, eta gaur hamabost, Barakaldo (laugarren sailkatua) hartuko dute etxean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!