Bertsolari gazteen arteko finala Durangora

Anboto 2007ko mar. 1a, 13:09

BBKren 100. urteurrenean, Bertsolari Gazteen Sariketaren XV. edizinoa hasi da, aste honetan, Markinan. Berritasun handiena, aurten, finala Durangon izango dela da, Bilbon barik; Plateruena kafe antzokian, zehatzago esateko.

Bizkaiko sei eskualdetako bertsolariek jardungo dute taula gainean, eta taldeka lehiatuko dira. Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Lea Artibai, Bilboaldea eta Ipar Uribe izango dira. Berrogei bat bertsolari gazte izango dira, maila bitan: hamazortzi urtera artekoak eta 24 urtera artekoak.
Xabier Paya bertsolariak hur-hurretik bizi izan ditu orain arteko sariketak, baina aurten ez du parte hartuko; aurkezpenean azaldu ebanez, “horretarako aukera izan arren, beste batzuen sasoia da”.
Lehiari baino, parte-hartzea saritzeari emango diote garrantzi handiagoa, eta sariak, batez ere, parte-hartze dietetarako baliatuko dituzte. Dieta horreetarako 3.780 euro erabiliko dira; saioko 35 euro gaztetxoenen mailan eta 70 euro nagusienean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!