Gertu da Greatest Hits gaua

Anboto 2007ko mar. 1a, 13:03

Telebistan ikusi edo diskoetan entzuten ohituta gauden musika jotzeak gozarazi egiten du musikaria, eta peluka jarrita gozamena itzela da. Halaxe azaldu dute aurkezpenean Greatest Hits jaialdiaren antolatzaileek, eta, “rockean egon diren talde mitikoen bertsioak jotzeko” asmoa dute martxoaren 9 eta 16-an.

Telebistan ikusi edo diskoetan entzuten ohituta gauden musika jotzeak gozarazi egiten du musikaria, eta peluka jarrita gozamena itzela da. Halaxe azaldu dute aurkezpenean Greatest Hits jaialdiaren antolatzaileek, eta, “rockean egon diren talde mitikoen bertsioak jotzeko” asmoa dute martxoaren 9 eta 16-an.

Elkar hobeto ezagutzeko, kontzertu bat baino hoberik ez da musikariarentzat. Gainera, are gehiago gozatzeko, bertsioen kontzertu bat antolatzea pentsatu dute. Elkarrekin gau polit bi igarotzeko, ondo pasatzeko eta jairako tartea izango da Plateruena kafe antzokian. Hasieran, lau lagun ibili dira deialdia zabaltzen eta eskualdeko musikariei parte hartzeko gonbita luzatzen. Eskualdeko 25 talde batzea lortu dute.

Horren bitartez, aurpegiak ezagutzen hasi dira eta etorkizunean beste zeozer sortu daitekeela uste dute Greatest Hits abian jarri dutenek; proiektu berriak martxan jartzea, esaterako. “Uste dugu oso aukera polita dela eskualdetik kanpoko jendea ere erakartzeko”. Durangaldeko musika talde eta musikarien arteko harremana sendotzeko helburuarekin abiatu dute Greatest Hits gaua.

Tabernan eta gauez otu zitzaien musikari batzuei eskualdeko taldeek sarritan ez dutela elkarren berri, eta aberasgarria litzatekeela elkar hobeto ezagutzea. Aurkezpenean azaldu zutenez, “uste dugu oso aukera polita dela eskualdetik kanpoko jendea ere erakartzeko”.

Zapatu bitan, 25 talde igoko dira Platerueneko oholtzara, eta rock and rollaren klasikoak joko dituzte. Talde bakoitzak gogoko duen taldearen musika aukeratu, eta batzuk paperean sartzeko mozorrotu ere egingo dira. Azaldu digutenez, batzuek eurek jotzen duten musika ildoko talde aukeratu dute, beste batzuek, aldiz, eurenetik apur bat urruntzen dena. Jairako gogoa duten ikusleak ere gonbidatu dituzte mozorrotzera, giro berezia sortu dadin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!