Film laburren zirkuitua Antzokian

Anboto 2007ko ots. 19a, 15:50

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolaturiko Euskarazko Film Laburren Zirkuituak Durangaldean ere izango du geldialdia.

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolaturiko Euskarazko Film Laburren Zirkuituak Durangaldean ere izango du geldialdia.

Datorren ostegunean, otsailaren 22-an Durangoko Plateruena Antzokira gerturatzen denak euskaraz ekoitzitako pelikula berrienez gozatu ahal izango du iluntzeko 20:00-etatik aurrera.

Euskal Herriko sortzaileen lan nabarmenenak bildu ditu Topaguneak aurten ere: Ane Muñozen Loturak, Asier Altunaren Sarean, Ozkar Beraetxeren Xoxoak belari ipurbeltz, Iñaki Beraetxeren Osaba Jaxinto, Koldo Almandozen Midori, eta John Anduezaren Bilintx. Topagunea eta Berbaro-ren eskutik, euskal zinemagintzaren erakusketan, bost filme ikusteko aukera eskaintzen dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!