Haro bigarren sailkatuaren kontra galdu ondoren (3-1), asteburuan, Hernani liderra hartuko dute. Gipuzkoarrek hamar partida irabazi eta bi galdu dituzte.
Hurrengo jardunaldian Errioxako Unibertsitearen kantxa bisitatuko dute, eta etxeko azken partida Rekalderen aurka jokatuko dute. Talde hauek biek hirugarren eta bosgarren daude sailkaturik, hurrenez hurren. Liga Galdakaon agurtuko dute. Hauek durangarrak baino talde ahulagoa dira. Nolanahi ere, jokalariak erronkari ekiteko gogoz daude: “Talde hobeen kontra ikasi egiten da. Haroren kontrako partidan ikaragarri gozatu genuen”.
