DRTk fasea itxura ona berreskuratuta bukatu nahi du

Anboto 2007ko ots. 15a, 13:50

Durango Rugby Taldeko Senior B taldeari biharko partida bakarrik falta zaio fasea amaitzeko. Oraindik partidarik irabazi ez duen Arratiko Zekorrak taldea hartuko dute Arripausuetan. Puntuak batzeaz gainera, Gotzon Barrenetxearen eta Alberto Sañudoren mutilek beste helburu bat ere badute: azken asteetan eskainitako itxura eskasa aldatzea.

Joan zen astean, Arrasateren zelaian galdu egin zuten (19-10). Partidako zatirik gehienean noraezean ibili ziren, eta une erabakiorretan izandako kontzentrazio faltak porrotera bideratu zituen. Zapatuan irabazteko, “guztien konpromisoa” eskatzen dute entrenatzaile biek. Senior A taldeak Cornellaren kontra jokatuko du etzi. Kataluniarrak justu durangarren aurretik daude sailkapenean.

Elorrio Rugby Taldeak, berriz, gorako faserako sailkapena etxean ziurtatu beharko du. Orain, hirugarren daude 26 punturekin, Ordizia B bigarren sailkatua puntu bakarrera dutela. Fasea amaitzeko azken partida biak etxean jokatuko dituzte. Asteburuan Kantabriako Unibertsitatea izango dute aurkari, eta elurragatik bertan behera geratutako lehia ere laster jokatuko dute Bera Beraren aurka.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!