Gorako fasea buruan jokatuko du Anbotopekok

Anboto 2007ko ots. 8a, 11:48

Joan zen astean, urteko bigarren partida galdu zuen Anbotopeko saskibaloi taldeak, Salesianos Aguilas taldearen kontra (83-56). Durangarrak gaizki aritu ziren, eta talde ahulagoaren kontra errazegi galdu zuten. Tentsioa falta izan zuten. Izan ere, Anbotopeko gorako fasean pentsatzen ari da, eta lehia horretatik kanpora dago Salesianos Aguilas.

Zapatuko partida (18:00etan, Tabiran) guztiz ezberdina izango da. Liga amaitzean, Romoko Ezkorrak taldea gorako fasean izango da, eta partida hori bai, partida hori oso garrantzitsua da. Fase horretan, multzokide izan diren taldeen kontra ez dute jokatuko; aurretik elkarren kontra jokatutako emaitzak zenbatuko dira. Beraz, joan zen astean falta izan zuten tentsio eta gogo guztia atera beharko dute bihar. Liga amaitzeko hiru jardunaldi falta direnean, biharkoa da arerio zuzen baten kontra jokatuko duten azken partida. Azken partida biak Zalduaren eta Getxoren kontra dituzte; igoeratik urruti daude biak ere.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!