Garaipenaren bidera itzuli nahi du DRTk

Anboto 2007ko urt. 26a, 10:38
Joan zen asteburua ezohikoa izan zen Durango Rugby Taldearentzat. Euskal Ligako gizonezkoen taldeak ezin izan zuen jokatu, eta partida galtzeaz gainera, sailkapeneko puntu bat kendu zieten, araudiaei jarraituz. Emakumezkoek atzeratutako partida bateko azken minutuak jokatu zituzten, eta galdu egin zuten. DRTren asteburu kaskarra osatzeko, Ohorezko B Mailako talde nagusiak ere galdu egin zuen, Hernaniren kontra (14-23). Asteburu honetan, garaipenaren bidera bueltatzea dute helburu.

Senior B taldearen partida bertan behera geratzeko arrazoi bi batu ziren. Batetik, lesioek eta gaixotasunek taldea 15 jokalarirekin utzi zuten. Partida jokatu zezaketen, justu-justuan bazen ere, baina hurrengo egunean talde nagusiak partida garrantzitsua zuenez, nahiago izan zuten lehia galdutzat eman eta jokalariak talde nagusiko aulkia sendotzeko erabili. Barikuan hartu zuten erabakia, eta halaxe jakinarazi zieten Federazioari eta aurkariei (Irun R.T.). Ondorioz, sailkapenean puntu bat galdu dute (zazpitik seirekin geratu dira), eta azken aurreko daude.

Domekan, Bilboko Unibertsitatearen zelaia bisitatuko dute. Bilbotarrak hirugarren daude 29 punturekin.

Emakumezkoek bere sasoian epaileak bertan behera utzitako partida baten azken minutuak jokatu zituzten, Gaztediren aurka. Partida geratu zenean, markagailuan atzetik zihoazen (12-0) eta halaxe ekin zioten. Gaztedik talde indartsua du, eta aldea mantendu ez ezik, handitu egin zuen (22-0).
Etzi, Atletico San Sebastianen kontra, bigarren postura hurbiltzeko aukera paregabea dute. Donostiarrek oraindik ez dute puntu bakar bat ere sailkapenean. Orain arteko partida guztiak galdu dituzte. Gizonezkoen talde nagusiak, berriz, atseden hartuko du asteburu honetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!