Eguraldiaren laguntasunarekin, egunean 10 eta 12 ordu arteko bideak osatu zituzten, Patagoniako txoko eder guztiak ezagutzea ahalbidetuz. Bidaian 15 lagunek parte hartu zuten; guztiak ere trekkingean zailduak.
Patagoniak paisaia ikusgarri ugari du, eta Alconerori zail egiten zaio bakar batzuk aukeratzea: “Ez da erraza. Esaterako, Chalten muinoa (Fitz Roy) ikaragarri gustatu zitzaigun, Glaziareen Parke Nazionalean. Torre muinoko harkaitzak ere gogoan ditut; eskaladarako pareta ikusgarriak daude bertan”.
Patagoniakoa Alpinok Europatik kanpora antolatu duen lehenengo bidaia izan da. Dena “amestu moduan” irten da Alconeroren esanetan, eta baliteke bidaia errepikatzea aurtengo urte amaieran: “Oraindik goizegi da hori esateko, baina izan liteke”.


