Sapuherri irabazten hasi da, taldea berrantolatuta

Anboto 2007ko urt. 18a, 12:41
Tunelaren amaieran argia dakusa Sapuherri boleibol taldeak. Liga hasiera negargarriaren ondoren (lehen sei partidak erreskadan galduta), azken biak irabazi egin dituzte eta sailkapenaren erdialdera igo dira.
Tunelaren amaieran argia dakusa Sapuherri boleibol taldeak. Liga hasiera negargarriaren ondoren (lehen sei partidak erreskadan galduta), azken biak irabazi egin dituzte eta sailkapenaren erdialdera igo dira.

Bolada txarrean hondoraino sarturik zeudela, Iñigo Cañete entrenatzaileak argi adierazi zuen taldeak barne antolamendu berria behar zuela. Ezin zuten ordura arte moduan jarraitu. Esan eta egin. “Egin beharreko aldaketak egin eta hartu beharreko erabakiak hartu genituen. Harrezkero, norabidea bideratu dugula uste dut, eta galdu edo irabazi, gusturago jokatu eta gehiago disfrutatuko dugu partidetan”, baieztatu digu Cañetek.

Joan zen asteburuko Textil Santanderina taldearen aurkako partida “estua, lehiatua eta polita” izan zen. Durangarrek lana gogotik eginda garaitu zuten. Lehenengo bi setak irabazita (25-20 eta 25-16) garaipena poltsikoan zutela zirudien, baina hirugarrenean kantabriarren erreakzioa hasi zen. Harrobiko jokalariz osatutako talde gazteak hurrengo bi setak irabazi zituen (24-26 eta 23-25) markagailua parekatuz. Azken set erabakigarrian, durangarrak justuan nagusitu ziren (15-13).
Etzi Deusturen kontra jokatuko dute kanpoan. Deustuk bost garaipen eta hiru porrot ditu.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!