Itaiaren mobilizazio-sorta eskualdean, indarkeria matxista "instituzioetatik harago" borrokatzeko

E.H.

Azaroaren 25eko atariko modura, hainbat ekintza antolatu dute Durangon, Elorrion, Otxandion eta Abadiñon. Hilaren 25ean manifestazioa egingo dute Durangon.

Emakumeen kontrako indarkeria "etengabea" delako eta eskuinak eta ultraeskuinak erasotzaileei eta diskurtsoei "babes handiagoa" ematen dietelako, Itaiak mobilizatzera deitu du. Azaroaren 25agaz bat eginda, hainbat ekintza antolatu dute. Euretariko batzuk data ailegatu bezperetan egingo dituzte, Durangon, Otxandion, Elorrion eta Abadiñon. Eta datorren eguaztenean, Azaroaren 25ean bertan, Durangon batuko dira manifestazioa egiteko. Mobilizazio hori 19:30ean hasiko da Santa Anan.

Era berean, Itaiak "beharrezkotzat" jo du kale mailako antolakuntza eta mobilizazioak "instituzioetatik harago eta ikuspegi independente batetik" indartzea. Izan ere, antolakundearen berbetan, "ezkerreko alderdien gobernu ezberdinak indarkeria matxista kudeatzera mugatu dira instituzio kapitalisten baitan, gero eta baliabide gutxiagorekin eta emakumeon babesa bermatu gabe". Eta horren eraginez, kaleko mobilizazioak eta matxismoari zein faxismoari aurre egiteko indarrak "apaldu" egin direla iritzi diote. 

ITAIAREN DEIALDIAK:

Azaroaren 20an:

Otxandioko gimnasioan

  • 19:30 Berbaldia: "Emakume zapalkuntzaren aurpegi desberdinak gaur egun"
  • Ondoren, afaria eta kontzertu akustikoa.

Durangoko gaztetxean

  • 18:30 Berbaldia: "Emakume zapalkuntzaren aurpegi desberdinak gaur egun"
  • Ondoren, kontzertua: MaDame

Azaroaren 21ean:

Elorrioko gaztetxean: 

  • 18:30 Berbaldia: "Emakume zapalkuntzaren aurpegi desberdinak gaur egun"
  • 19:30 Kontzentrazioa plazan
  • 20:00 Kontzertu akustikoa elizpean: Gozzue

Abadiñoko gaztetxean:

  • 11:30 Berbaldia: "Emakume zapalkuntzaren aurpegi desberdinak gaur egun"

Azaroaren 25ean:

  • Manifestazioa Durangon, 19:30ean, Santa Anatik hasita. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!