Mendi lasterketen Euskal Herriko Kopa amaierara heldu da asteburuan Balmasedako Kolitza Balmatrail lasterketarekin. Junior mailan Kimetz Aranburu abadiñarra txapeldun geratu da. Alluitz Mendi Taldeko korrikalariak Kopa osatzen zuten zazpi lasterketatik lau irabazi ditu: Bediako Kolazino, Kanpezu-Ioar, Lakuntza-Aralar eta Balmasedako Kolitza. Guztira 400 puntu batu ditu, bigarren geratu den Peio Ziarsolok baino 15 gehiago.
Kadete mailan Zornotza Mendi Taldeko Amaiur Etxeandia izan da txapelduna lau lasterketa irabazita: Kolazino, Kanpezu, Triku Trail eta Kolitza. Maila honetan Durangoko Alpino Tabira mendi klubeko Lide Roman geratu da bigarren.
Gizonen Master B mailan Alpino Tabira klubeko David Romanek jantzi du txapela 540 punturekin.

Amaiur Etxeandia podiumaren gorenean eta bere alboan Lide Roman.