Gau beldugarri bezain magikoa da Gaba Baltza edo Arimen Gaua, ume zen heldu askok modu berezian ospatzen dutena. Aurten ere makina bat ekitaldigaz gozatzeko aukera egongo da eskualdean.
EGITARAUA
URRIAK 30
ABADIÑO
- 18:00 Kriseiluen tailerra. Gaztetxean.
ATXONDO
- 16:30 Arimen Gaua Kalabazak hustea eta plaza apaintzea (bakoitzak bere tresnak eraman behar ditu)
- 17:30 Ameligaz ipuin kontaketa musikatua (6 urtetik gora), eskolako eraikin zaharrean. Ondoren, ibilbide beldurgarria.
- 18:30 Ameligaz ipuin kontaketa musikatua, eskolako eraikin
zaharrean. - 19:30 Txokolatea plazan.
BERRIZ
- 18:00-20:00 Gaba Baltza Gau beltzaren traumatropoa eta herensuge automatak (6 urtetik gora). Baita gore makillajea ere, 12 urtetik gorako umeentzat. Elizondo plazan.
MALLABIA
- 17:00 Ginkana (LH1.etik gora) Parke estalian.
ZALDIBAR
- 17:00-19:00 Kalabaza hustea Tailerra (bakoitzak bere labana eraman behar du). Udaletxeko plazan.Gau Beltza, herri ekimenak
antolatuta.
URRIAK 31
ABADIÑO
- 18:30 Kantu-eskea herrian zehar eta Beldurrak erre ekitaldia. Ferialeku plazan. Luntxa ere eskainiko dute. Gerbas Kantak taldeak musikatuta. Arropa zaharrak janztera gonbidatu dute
BERRIZ
- 12:15 'Munduko beldurrezko ipuin musikatuak' Erica Liqueteren eskutik. Kultur Etxean.
DURANGO
- 19:30 Arimen etorrera, Tabiratik hasita.
- 20:00 Ikuskizuna Andra Mariko elizpean.
ELORRIO
- 18:30 Kalejira, Txintxirri ikastolatik hasita. Beldurrak sutara dantza, gaztaina erreak eta aurpegi margotzea, plazan.
GARAI
- 18:00 Kalabazak eta mozorroa prestatzeko hitzordua, Ondoren, ibilbide beldurgarria.
- 21:00 Pizza afaria (izena eman behar da),
IURRETA
- 18:00 Umeentzako tailerrak plazan.
- 18:30-20:00 Beldurrezko ibilbidea, Abadetxean. Jarraian, afaria (DBH4ko ikasleek saldutako tortillak, bizkotxoak eta txokolatea).
- 21:30 Errementari filma.
MAÑARIA
- 18:00 Mozorro prestaketak. Makillajea eta kustomizazioa (bakoitzak etxetik bere oihal zaharrak ekarri behar ditu).
- 18:30 Iñaki Carretero ipui kontalaria umeentzat.
- 19:30 Beldurrezko ibilbidea.
- 20:00 Txistorrada.
Kafraga elkarteak antolatuta
MALLABIA
- 18:00 Kalabazak hustu eta aurpegia margotzea (bakoitzak bere kalabaza, tresna eta arropak eraman behar ditu eta ume bakoitzagaz gutxienez heldu bat egon behar da). Kontzejuzarrean. Aldi berean, photocall-a plazan.
- 19:00 'Iluntasuna piztu' ekitaldia, plazan. Jarraian, herritik kantu erronda. Txorizodun opila eta salda beroa, plazan.
- 20:30 'Bataz nahiko' antzezlana (Eire Markina eta Elorri Katarain), Amezaga Jauregian hasita.
OTXANDIO
- 18:30 Gaztetxoentzako Scape Room-a. Andikonako plazan (DBH) eta Plaza Nagusiko frontoian (LH3-LH6).
- 18:30 Ipuin kontalaria eta eskulanak, Pasealekuan (HH) eta udaletxearen azpian (LH1-LH2), 18:30ean.
- 20:00 Hilerriko Arimak esnatzeko deiari itxaroteko hitzordua, plazan.
- 20:30 Mamorroen dantza plazako suaren bueltan. Ondoren, salda, gaztain erreak eta taloak, Kontseilupean.
- 21:30 Xarma erromeria. Ondoren, DJ Pottoka party. Kalabaza pisutsuaren apustua ume eta helduentzat.
ZALDIBAR
- 19:00 Kalejira girotua. Gau Beltza herri ekimenak antolatuta. Udaletxetik. Ondoren, ipuin kontalaria eta Beldurrak sutara dantza herrikoia.
ZORNOTZA
- 17:00-20:00 Faroltxoak, basoko kutunak eta eztizko kandelak egiteko tailerrak, Zelaietako karpan.
- 18:00-19:45 Disko festa, Zelaietako karpan.
- 19:45 Kalejira eta Beldurren erretzea, Goldatzen elkarteak antolatuta, Zelaietatik. Mozorroa eta kandela eramateko gonbit egin dute.