Urriaren 9tik 12ra bitartean Gazte Topagune Sozialista ospatuko da Elizondon. Ildo horretatik, Durangaldeko GKSk ekimena aurkeztu zuen joan zen asteburuan, Durangaldeko lau herritan: Elorrion, Abadiñon eta Otxandion barikuan egin zuten aurkezpena eta Zornotzan, zapatuan. Hitzaldi laburren ondotik, kirol ikuskizunak eta kontzertuak egin zituzten, Elizondon izango den aisialdiko egitarauaren aurrekari, GKStik azaldu dutenez. Ekimenaren gaineko xehetasunak GKSren sare sozialetan edo Gedar Langile Kazetan aurkitu daitezkeela adierazi dute.
(Argazkiak: GKS)