ANBOTOkide egiten direnen artean, Errioxako mahasti artean asteburu berezi baten zozketa

J.G.

ANBOTOk 25 urte egingo ditu azaroaren 9an, mende laurden euskarazko kazetaritza Durangaldeko komunitatean zabaltzen, sinergiak sortzen.

Ibilbide honetan, Anbotokideen laguntza ezinbestekoa izan da. Hartara, urtean 40 euroren truke, proiektua babesteaz gainera hainbat hobari jaso eta lehiaketetan parte hartzeko aukera dago. Hau une ezin aproposagoa da Anbotokide egiteko. Martxan ipinitako kanpaina berrian, Errioxan lagun birentzako asteburupasa bat zotz egingo dugu, mahasti artean gozatzeko. Egin zaitez Anbotokide!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!