Arriskuan dagoen ondarea ezagutzeko jardunaldi-sorta Gerediagaren eskutik

E.H.

Arrierreka, Berrizen. GEREDIAGA ELKARTEA

Aurtengo edizioan, galtzeko arriskuan dagoen ondarean ipiniko dute arreta, elementu horiekiko ardura jendarteratzeko asmoz.

Ondarearen Europako Jardunaldien harira, Gerediaga elkarteak hainbat ekintza prestatu du eskualdean. Aurtengo edizioan, galtzeko arriskuan dagoen ondarean ipiniko dute arreta, elementu horiekiko ardura jendarteratzeko asmoz. Jardunaldiek, halaber, ondarearen berreskurapena eta kontserbazioa sustatzea izango dute helburu. 

Aurtengo jardunaldiak honako hauek dira herririk herri: 

  • Atxarte ezagutzen (Abadiño). Urriaren 10ean.10:30ean euskaraz eta 12:15ean gazteleniaz.
  • Arrierrekaren indarra (Berriz). Urriaren 31n. 10:00etan gaztelaniaz eta 12:30ean euskaraz
  • Ermuko doinu barrokoak (Ermua). Urriaren 3a. Gaztelaniaz 10:30ean eta euskaraz 11:30ean
  • Baserrien ondare dokumentala (Garai). Urriaren 4a. Euskaraz 11:30ean gaztelaniaz 12:00etan
  • Oromiño erreka (Iurreta). Urriaren 24a. 10:00etan gaztelaniaz eta 12:30ean euskaraz
  • Sendabelarren sekretuak (Mallabia). Urriaren 17a. 10:30ean euskaraz.
  • Zaldibarko kalexka historikoa ezagutzen (Zaldibar). Urriaren 18a. 11:00etan, euskaraz

Erreserbak

Bizkaiko jardunaldiak Foru Aldundiak koordinatzen dituenez, herrialdeko ekintzetarako izen-emateak webgune bakarrean zentralizatuta daude. Interesa dutenek, webean sartu eta ekitaldien agenda dute eskura.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!