Buruan kolpea hartu duen mendizale bat erreskatatu dute Untzillaitzen

Anboto

Zauritua helikopteroz eraman dute Ertzaintzaren Iurretako basera. Bertan, anbulantzia batek ospitalera eraman du. Suhiltzaileek beste mendizalea autoz eraman dute ospitalera.

15:50 inguruan Sos Deiak 112 Larrialdi Zentroak mendizale baten deia jaso du, Untzillaitz menditik beste mendizale batekin jaisten ari zela, hau erori egin dela eta buruan kolpe bat hartu duela jakinaraziz. Horren ondorioz, zaurituak konortea galdu du.

Suhiltzaileak eta Ertzaintzaren helikopteroa bertaratu dira eta mendizalea erreskatatu dute. Zauritua helikopteroz eraman dute Ertzaintzaren Iurretako basera. Bertan, anbulantzia batek ospitalera eraman du. Suhiltzaileek beste mendizalea autoz eraman dute ospitalera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!