Adinekoen Nazioarteko Egunaren harira, Mankomunitateko eta Durangoko Udaleko adinekoen zerbitzuek berbaldi bat antolatu dute espazio publikoen diseinuak belaunaldi guztietako herritarrei zelan erantzun diezaiekeen aztertzeko. Berbaldi hori Patxi Galarragak eskainiko du, Projekta Urbes taldeko arkitektoak. Hitz hartzean, adin guztietako pertsonek erabili ahal izateko kaleak, plazak eta parkeak izango ditu berbagai, eta horiek zelan diseinatuta egon beharko luketen azalduko du.
Saioa adineko pertsonei begirakoa da, baina antolatzaileek azaldu dutenez, baliagarria izango da udal teknikarientzat zein ordezkari politikoentzat ere, baita gainerako herritarrentzat ere.
Berbaldiak DenON kaleak: Espacios públicos para todas las edades du izenburu. Urriaren 5ean izango da, 18:00ean, Elkartegian.