Egunean Behin (Tokikom Liga)

Aitzol Oregik irabazi du Anbotoren saria, Egunean Behineko zortzigarren astean

Anboto 2026ko uztailaren 8a

Egunean Behin jokoaren 21.denboraldia bukatzear da, baita Tokikom Liga ere. Dagoeneko Tokikom Ligako zortzigarren astean gaude, eta astero bezala badugu irabazlea.

Aste honetako irabazlea Aitzol Oregi abadinarra da. 170 parte hartzaileen artean bera izan da onuraduna. 

 

Tokikom Liga

Tokikom Ligari dagokionez, hamar hedabideen arteko lehia honela dago sailkapena. Lehenengo postuan Hirurakoak daude. Anboto seigarren postuan dago. 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!