Euskalmetek abisu laranja ipini du indarrean, barnealdean. Tenperatura maximoak 38 gradutara ailegatu daitezke gaur. Bihar, apur bat jaitsiko dira tenperatura maximoak.
Beroari ihes zelan egin. Horixe da kontua. Eta gu, mikrofonoa eskutan, kalera irten gara herritarren metodoak eta iritziak jasotzera. Iurretako Izarbe etxetresna dendan, adibidez, "asko" igarri dute haizagailuen salmenta: "Lehen hiruzpalau saltzen genituen urtean. Aurten, berrehun baino gehiago saldu ditugu honezkero".
Euskalmetek abisu laranja ipini du indarrean, barnealdean. Tenperatura maximoak 38 gradutara ailegatu daitezke gaur. Bihar, apur bat jaitsiko dira tenperatura maximoak.