Artilea birziklatzeko arazoei aurre egin guran, Urkiola Landa Garapeneko Elkarteak ardi-artilea batzeko zerbitzua eskainiko du Foru Aldundiaren laguntzagaz. Zerbitzua erabili gura dutenek uztailaren 7an eta 8an hurbildu beharko dute ardi ulez beteriko zakuekin Iurretako Parque y Jardines enpresaren pabilioira (Gaztañatza auzoa, 2).
Bilketa ordutegia goizeko 8:00etatik 11:00etara izango da. Egun eta ordutegi horietatik
kanpo, biltegia zarratuta egongo da eta ez da ardi ulerik batuko. Halaber, artilea siku eta ondo itxitako zakuetan ekarri beharko da.
Informazio gehiagorako Landa Garapenagaz ipini daiteke hartu emanetan, 946 20 36 11 telefono-zenbakira deituz.