Esklerosi Anizkoitzaren alde Busti Zaitez ekimenak eskualdean

M.Z. 2026ko ekainaren 30a

Uztailaren 5ean, domeka, egingo dituzte ekimenak eskualdeko igerilekuetan. Ekimenok Adembiren eskutik egingo dituzte. 

Milaka lagun bustiko dira beste behin Esklerosi Anizkoitzaren alde Durangaldean. Busti Zaitez ekimenak euskal gizartea batzen du kanpaina solidario honen baitan. Aurten gainera, berritasun bat izango da. Hau da, udako dantza solidarioa lemapean, kanpainak herritarrak gonbidatu nahii ditu koreografia xume bat ikastera eta sare sozialetan partekatzera. 

ORDUTEGIAK

  • Elorrio: Elizaldeko igerilekuak 11:00-18:00
  • Abadiño: Abadiñoko igerilekua goizez
  • Durango: Tabirako igerilekuak 11:30 -18:30
  • Zornotza: Ganeko igerilekuak 11:00 - 18:30

DURANGOKO EGITARAUA

  • Txalupak (goizez)
  • Waterpoloa
  • Ur jolasak
  • 15:00 - 18:30 Puzgarriak 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!