Aste honetako irabazlea Joseba Narbaiza berriztarra da. 170 parte hartzaileen artean bera izan da onuraduna.
Eta zu, irakurle, oraindik, taldeko kide ez bazara, aukera duzu gurekin batera jokatzeko. Horretarako, ezarpenetara joan, profila eratu eta Tokikom Ligan 'Anboto (Durangaldea)' taldera batu. Behin hori eginda, eguneroko partida jokatu, eta listo.
Tokikom Liga
Tokikom Ligari dagokionez, hamar hedabideen arteko lehia honela dago sailkapena. Lehenengo postuan Hirurakoak daude. Anboto zazpigarren postuan dago.