Mendizale bat erreskatatu dute Anboton, bularreko minagaz

Anboto 2026ko ekainaren 16a

Artxiboko irudia.

Gaur goizean mendiko erreskate taldeko kideak eta suhiltzaileak Anbotora bertaratu behar izan dira mendizale bat ondoezik sentitzen zelako. 

Mendizaleak bularreko mina zuen eta helikopteroz erreskatatu behar izan dute. Ertzaintzak azaldu duenez, Iurretara helikopteroz eraman dute eta bertatik ospitalera eramango dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!