Lidia Cañetek Espainiako txapelketa eta errekor bi eskuratu ditu

Anboto 2026ko ekainaren 16a

Zaldibar Arku Taldeko kirolariak hainbat lorpen eskuratu ditu.

Zaldibar Arku Taldeko Lidia Cañete arkulariak beteranoen Espainiako txapelketa irabazi zuen joan zen asteburuan, Madrilen.  Arku rekurbatuarekin lehiatu zuen, geziak 60 metroko distantziara jaurtiz. Madrilgo talde banatan dabiltzan Maria Rocio Benitok eta Tatiana Fedorovak osatu zuten podiuma. 

Txapelketagaz batera errekor bi gehitu dizkio bere palmaresari. Batetik, arku rekurbatuarekin 621 puntu eskuratu zituen emakumeetan. Aurreko errekorra 607 puntutan zegoen. Bestetik, Jose Antonio Saez eta biek talde mistoko Espainiako errekorra ezarri zuten arku rekurbatuarekin. 1265 puntu batu zituzten eta aurreko marka 1216 puntutan zegoen. 

Lidia Cañete Madrilgo podiumean.

Jose Antonio Saez eta Lidia Cañete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!