Egunean Behin (Tokikom Liga)

Badugu Egunean Behin jokoko 'Anboto (Durangaldea)' taldeko laugarren asteko irabazlea

Anboto 2026ko ekainaren 10a

Egunean Behin jokoaren 21.denboraldia aurrera doa, baita Tokikom Liga ere. Liga hau hamar eskualderen arteko lehia da. Horren baitan Anboto (Durangaldea) taldea dago, eta bertan parte hartzen dutenen artean, astero, ANBOTOko produktu sorta bat zozkatuko dugu. Oraindik ligan parte hartzeko aukera dago. 

Dagoneko badugu laugarren irabazlea, aste honetako irabazlea Iratxe Delgado durangarra da. 153 parte hartzaile daude guztira taldean.

Eta zu, irakurle, oraindik, taldeko kide ez bazara, aukera duzu gurekin batera jokatzeko. Horretarako, ezarpenetara joan, profila eratu eta Tokikom Ligan 'Anboto (Durangaldea)' taldera batu. Behin hori eginda, eguneroko partida jokatu, eta listo. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!